2016(e)ko urriaren 9(a), igandea

3.ETAPA

Kartografian nire ikaskuntza-esparru garrantzitsuenak iruditzen zaizkitena sartu ditut. Hasteko, ordu gehienak bertan,beraiekin...igaro ditudalako (esparruetan,esparruekin); bestetik, niretzat, desberdintasunak medio, esanguratsuenak izan direlako. Kartulina zuria arrazoi enpirikoengatik dago aukeratuta; hots, ni gauzak ikasten jun naiz eta buruan informazioa metatuz joan da.
 
Eskolak garrantzia izan behar du derrigor ikaskuntza-prozesu horretan; arrazoia argia da. Bertan igaro ditugu gaztetasuneko ordu gehienak. Behartuak, edo gustora joan, hori beste kontu bat da, baina ukaezina da eskolan pasa ditugun ordu kopuruen ugaritasuna. Eskolak ikaskuntza afektiboan lagundu dit, ikaskuntza formatiboan baina. Kartografian ikus daiteken bezela, bi zatitan banatu det eskola atala; batetik, eskola tituloa beltza eragiten duen tituloen argazkia. Arrosez margoturik agertzen dira, zergatik? “nos lo pintan de rosa” esaeratik hartuta dago; hots, nire iritziz, oso eder irudikatzen digute hezkuntza,oro har, eta hobetzeko gauz asko daudela atzean uzten dira. Iritzia da noski, baina ez dakit subjetibotasun puntua izateaz gain objetibotasun puntutxo bat izatea, iritzi berbera baitute eskoletara juten diren pertsona asko eta askok. Orduan, beste aldetik, alaitasunez,kolorez inguratuta, eskola beltzaren aurkakoa diren lagunak. Beraiek eman diote zentzua eskolari, eta eskolatik sortutako harremanek pertsona bezela osatzen eta eratzen lagundu didate. Sozializazio-agente garrantzitsuak dira, zalantza izpirik gabe. Ikus daiteke lagunen argazkiak pertsona bat irudikatzen duen marrazki batez inguratuta daudela. Hor irudikatzen da niretzat izan duten garrantzia.
 
Bidaiak..zer esan bidaiei buruz. Kultura, ohiturak,pertsonak,hizkuntzak...ohartu gabe ikasten ditugun zenbat gauza sartu daitezke atal honetan…? Bidaiak sormenerako espazioak dira, pentsatzeko zein desberdina den herrialde bakoitza, kuriositatea eta jakiteko gogoa pizten duen momentua da...bertan uste dut gustora ikasten dela. Horrez gain, nire kasuan azpimarratu nahiko nuke bidaiek askotan garrantzi handia izan dutela hemen ederki bizi garela demostratzeko. Urrun dagoen hori gertutik apreziatu dezun sentsazio unea, bidaiek sortzen dute soilik. Egiari zor, Europa mailako bidaiek gehiago lagundu didate ikaskuntza prozesuan, Espainia mailakoek baino, non turismo mota nagusiena eguzki eta hondartzarena den. Ebidentzia bezela Pragako moneta, abioi baten marrazkia (abioi bat marrazten ikasi dudan bezela bidaietan ikasi dudala adierazteko) eta nire hainbat argazki (Kanaria Handian eta Berlinen, hurrenez hurren).
 
Etxea hirugarren atala izanagatik, esparru esanguratsuena izan dela esan dezaket. Hasteko, bihotz bat bitan zatituta ageri da. Arrazoia ondorengoa da: bi etxetan bizi izan naiz, eta orduan etxe hitzari erreferentzia egitean, biak aipatu behar ditut. Etxeko jendeaz ikasi det gehien bizitza honetan, ezin konta daiteke zenbat ikasi dudan beraiengan. Zerrenda amaigabe baten aurrean egongo ginateke. Baina garrantzitsuena, nire izaeraren zati handi bat beraiei zor zaie, eta horrez gain, beraiekin pasa ditut txanponaren bi aldetako egoerak. Beraiekin ikasi dut momentu zailenetan irribarre bat ateratzen. Heriotza bezelako zoritxarren aurrean elkartasunean aurrera egiten. Pertsonak alde batera utzita, beste aldean ordenagailu eta eskritorioa ageri da. Ikaskuntzak pisu handia izan du mahai batean edo ordenagailu batean, ordu asko pasa baititut bertan ikasten, informazioa bilatzen, lanak egiten...baina esanguratsuena nire kabuz ikasitako guztia da birtualki. Internet denerako erabili izan baitut: telesailak, liburuak,egunkariak,sare sozialak…
 
Lanean ere asko ikasi dut, pertsonen arteko harreman horizontalak ezartzen batez ere, ierarkizazioei uko eginez. Horregatik jarri ditut argazki biak modu horizontalean, harreman horizontal horiei erreferentzia eginez. Neska eta mutilekin egon naiz lanean, beti futbolaren eremuan. Atal honek garrantzi gutxikoa dirudien arren, irakasle izateko ikaskuntza bide horretan asko lagundu didan rol bat izan da.
 
Horrez gain, eta amaitzeko, kartografia zurian zehar beste elementu batzuk ageri dira, modu inkontzientean ikasi dituten gauzei erreferentzia eginik, modu horretan. Bertan ageri dira, besteak beste, txapa moduko batzuk, karta bat (ordu asko pasa ditut jokatzen),mendiko argazkiak (zenbat ikasten den halako askatasun eremuetan…). Laburbilduz, ohartu gabe leku askotan ere ikas dezakezu. Kartulina batean dena sartzearen muturreko zailtasunaren aurrean, honako hau izan da egin dudan sailkapena.
 
Elementu,pertsona,espazioen...arteko harremanak berariazkoak dira, sortu egiten dira. Ez dut lotura espezifikorik sortu, baina loturak askotarikoak eta anitzak dira. Esaterako, familia gabe ez nintzen eskola mota batera, ezta bidaietara joango. Orduan batengatik bestearen ikaskuntza dator. Eta horrela adibide asko. Bestetik, esan behar da bai hezkuntza arautuan eta hezkuntza ez arautuan asko ikasten dela, eta ez dut sailkapen zehatzik honen harira. Azken batean, hezkuntza ez arautuan ikasitakoak gehiago balio dizu hezkuntza arautuan aplikatzeko, alderantziz baino. Nire kasuan, behintzat, hezkuntza arautuan ikasitako hura kanpoan aplikatzeko arazo handiak izan ditut.
 
Kartografian gauz asko izan dira sartu ez ditudanak. Ez dago arrazoi jakinik, bat izan ezik: kartulina batean ez da sartzen ikasitako guztia, inondik inora. Auzi zaila da, izan ere, ez zait burura etortzen ikasi ez dudan zerbait ez dudana sartu. Gogoeta gisa, esan behar dut nahiko gutxi formatuta ikusten dudala nire burua maistru funtziorako, espero dut kartulina betetzen joatea; hau da, nire burua informazio eta ikaskuntza esanguratsuz doitzen joatea. Batez ere, ikasleekin harreman egokia eta horizontala bultzatu, bi eragileen arteko ikaskuntza eraikiz eta sustatuz.


2.ETAPA

Hona hemen, ahalik eta zehatzen ateraz, nire lanaren, kartografiaren irudiak: